Sinatu eskaera hau

#Brezhoneg20Euros : Sinatu eskaera hau eta egin bat gurekin!

de NHU Bretagne
Publié le Dernière mise à jour le 1 minutes lire

Sinatu eskaera hau.

Salba dezagun bretoiera, Gizateriaren ondarea, Bretainia Eskualdearen bidez.

NHU Brittanyk eskaera hau abiatu du, Bretainia Eskualdeko Lehendakari den Loïg Chesnais-Girard jaunari zuzendua.
Gaurko egunean, Bretainia Eskualdeak 2 Euro baino ez ditu baliatzen, biztanleko eta urteko, bretoiera bizirik mantendu dadin (bretoiera hilzorian dagoenean).
Bretoiera, beste hizkuntza guztien gisan, Gizateriaren ondare biziaren partea da, eta, beraz, lagundu beharra dugu, iraun dezan eta garatu dadin.
Gogotik.
Premiaz.

sinatu eta partekatu eskaera

Korsikako Parlamentuak eta Galeseko Gobernu “laguna”k 7 euro eta 20 euro bideratzen dituzte, hurrenez hurren euren hizkuntzak garatzen laguntzeko.

Bretoiera sustatzeko, 20 euro lortu nahi ditugu, gradualki, datozen bost urteetan, Bretainiako Eskualdean. Gizon eta emakume bretoi bakoitzari 18 euro gehigarri eskatzen ari gatzaio; Bretainiako Eskualdeari eta bertako Lehendakariari gure zergetatik dageneko bilduta duten dirutik 18 euro hil ala biziko emergentzia honi aurre egitera birzuzendu ditzala eskatzen diogu.
Bretoiera desagertu egingo da. Lagundu iezaguzu Bretainiako Eskualdea Gizateriaren ondare den gure hizkuntza zelta zaharra salba dezan konbentzitzen.
Sina ezazu eskaria.
Eskerrik asko.

sinatu eta partekatu eskaera

région Bretagne

Sinit an ervennadeg-mañ – Signez cette pétition – Sign this petition

Eskaera frantsesez : S’il vous plaît, signez cette pétition
Eta ingelesez :  Please, sign this petition
Eskaera bretoieraz : Mar plij, sinit an ervennadeg-mañ

Soutenez votre média breton !

Nous sommes indépendants, également grâce à vos dons.

A lire également

Une question ? Un commentaire ?

Yes.bzh